Altza hainbat leku eta zerbitzu interesgarri asko eskaintzen ditu:

Zer ikusi?

  • San Markos gotorlekua: Oarsoaldeko begiratoki nagusia da. Kokapen ezin hobea du, eta Kontxako, Pasaiako eta Txingudiko badiak ikus daitezke bertatik. XIX. mendean eraiki zuten, eta gaur egun jada horrela ez den, hasieran bere xedea militarra zen.
  • Harria parkea: Altzako herriaren erdialdean kokatuta dagoen parkea da. Mota askotako zuhaitzak aurki daitezkela bertan (Lizarrak, gereziondoak, magnolioak, tuliperoak, zumarrak edo gaztainondoak), eta gainera azpimarratzekoa da, bertatik Pasaiako badia ikus daitekela.
  • Lau-haizeta parkea: Lau Haizeta parkea, 1999an izendatua, Errenteria, Astigarraga eta Donostiako lurraldeen artean kokatzen da. Nahiko handia den parke bati buruz ari gara, 600 hektareako azalera baitu.

Kirola

  • Altzako Kiroldegia: Gaur egun kiroldegia berritzen ari dira, baina ez pentsa herri hau kirolaz gozatzeko aukerarik gabe geratu denik! Izan ere, mota askotako jarduera fisikoa eskeintzen duen behin-behineko kiroldegia dago altzatarren esku.
  • Pilotalekua: San Martzial plazan kokatuta, udal pilotaleku honek euskal kiroletan jarduteko aukera ematen du. Gainera, une oro irekita dago!

Kultura

  • Kasares kulturetxea: Kasares kultur etxeko gune garrantzitsuenak, Altzako Tokiko Bilduma eta Musika gela dira. Lehengoan, Altzako historiari buruzko informazioa biltzen dute, eta bigarrenean, musika klaseak ematen dira.
  • Tomasene liburutegia: Tomasene Altzako liburutegia da. Herriaren erdigunean kokatuta dago, eta adin guztietako zerbitzuak eskaintzen ditu. Esate baterako, haurtxoteka, hemeroteka, fonoteka, bideoteka edo infoteka.