Biografia

José Manuel Lujanbio Retegi, Hernaniko "Latxe-Zahar" baserrian jaio zen, Gipuzkoan, 1860ko abuztuaren 14an.
Oso txikia zenean hasi zen bertsoak botatzen. Bere lehenengo bertsoak era natural batean atera ziztaizkiola esaten da, Ereñotzuko San Antonio elizaren aurrean.
Handik aurrera, Euskal Herrian eman ziren bertso-ekitaldi gehienetan parte hartzu zuen. Izan ere, garaiko bertsolari famatuen aurka lehiatu zen (Errota, Gaztelu, Oñate...).
1936ko urtarrilaren 19an, lehiaketa garrantzitsu bat ospatu zen Donostiako Victoria Eugenia antzokian, eta bertsolari hernaniarrak lehengo postua irabazi zuen.
Handik 4 hilabetera, Goizuetako festak zirenean (Hernanirekin muga egiten duen herri nafarra), bertsolariak krisi bat izan zuen eta, haren ezaugarrizko poztasuna galduz, bere Altzako bizilekuan, Gazteluene baserrian, eman zituen bere azken egunak.
1936ko ekainaren 3an hil zen, 76 urte zituela.

Bertso ezagun batzuk

Ari Naizela - Pello Errota eta Txirrita (Antton Valverde eta Xabier Leteren bertsioa)
Txirritaren Lendabiziko Bertso Lagunak - Txirrita (Antton Valverde eta Xabier Leteren bertsioa)