Altza 1141an agertzen da lehen aldiz historia idatzian. Garai horretan biztanleria hazi eta Altzako biztanleriaren antolamenduan aldaketak eragin zituen. Esate baterako, gertuko herrixkekin harremanak izaten hasi ziren. Lurraldea Iruñeako Erregearen menpean zegoen, urte batzuk geroago Donostiaren parte izatera pasa zen arte. Inguruan basoa zen nagusi, baina itsasoa gertu zutenez, arrantzak ere garrantzi handia zuen.

Portuaren garrantzia

Altzatarrek harreman estua zuten Pasaiako portuarekin, aukera ugari ematen baitzituen ekonomia hobetzeko. Gainera, ontzigintza ere garrantzitsua bihurtu zen, langile ugari zeudelako bertan. Euskal Herriko portuez gainera, euskaldun asko Ameriketako edo Europako portuetara iritsi ziren.

Altzatarren batzarraren sorrera

Nekazaritzaren hedapenak lurren jabetza partikularrak ekarri zituen, eta lurjabe horiek batzarretan biltzen hasi ziren, Altzako mugak eta ondasunak defendituz. Urte horretan, San Martzial eliza eraiki zuten, herritartasuna bultzatu zuena.

Gaurko gizartearen erroak

XIX.mendean bi gertaerek garrantzi handiko ondorioak ekarri zituzten: Industria Iraultzak eta Frantziako Iraultzak.

  • Ideologia aldetik, gizartea karlistetan (monarkikoak) eta liberaletan zatitu zen. Bine arteko lixkarrek gogor jo zuten Euskal Herri osoa, eta baita Altza ere. Altza frontearen lehen lerroan egon zen, eta gotorlekuak dira horren lekuko: San Markos eta Txoritokieta adibidez.

Krisialdi politiko horretan, Altza herri independentea izan zen 1821tik 1823ra, baina gero udalerri izendatu zuten.

Gerra Zibila Altzan

Gerra aurreko egoera oso nahasia zen. Gizartea talde politiko desberdinetan banatuta zegoen, batak besteak ulertzeko zubirik gabe. Fronte popularrak hauteskundeak irabaztean egoera okertu egin zen. Izan ere, Donostia (altza barne) bereganatu zituzten, baina altzatar asko errepublikaren alde zeudenez, askok ihes egin behar izan zuten. Egoera okertu eta krisialdi ekonomikoa larriagotu egin zen. Frankismoaren urte beltzenak izan genituen.

1960ko hamarkada

Diktaduraren ondoren, Donostiak Pasaiako portuak anexionatu zituen. Altza mendi-herria 600 urtez izan zen arren, XX.mendean bizitegi ugari eraiki ziren, lan bila zetozen inmigranteak hartzeko. Altzak gaur egun dituen kaleak, hazkunde demografiko desordenatu horren emaitza dira.

Gaur egungo bizimodua

Historian zehar gertatutako gauza guztien emaitza, hiriaren muga eta baserriaren atari den tokia da Altzako herria. Ekonomiaren ikuspegitik, gaur egun zerbitzuen alorrean egiten du lan jende gehienak. Eta azkenik, Altza, Donsotiako parte den herria dugu, baina baita bere historia propioa izan duen herria ere.