Altzaren Geologia

Geologikoki, Altza, gehienbat, kretazeoko, eozenoko eta kuaternarioko material geologiko berrien gainean kokatzen da; material geologiko horiek kareharriak, tuparriak, hareharriak eta eraketa alubialak dira.
Hiru mendi-lerrok Altza zeharkatzen dutela ikus dezakegu:

  • Itsasertzeko kate bat. Kostalde malkartsua, higatzailea eta egiturari dagokionez luzerakoa sortzen duen kordela da.
  • Mendikate bat, non horren goiko aldea Ametzagainako beste batekin ordezkatzen da. Urumeara jaitsita, geologia asko zailtzen da.
  • Geografiari dagokionez, Altzako gainerako mendietatik bereizita, Aiako Harriko mendigune paleozoikoan dagoen Urdaburu mendia dago; bertan, arbel-harriak dira nagusi eta Altzabasoa dago.

Altzako Landaredia

Altzako landaredia bi zatitan banatu daiteke, kostaldeko landaredia eta atlantikoko ibarra.

Kostaldeko landaredia

Ilurgitako badiako harri-koskorren hondartzaren ondoan, itsaslabarrak eta kostaldeko arrokak ditugu, ia landaretzarik gabe, ia substraturik ez dagoelako. Habitat horien gainetik, Erica vagans espezieko kostaldeko txilardiak*, lurzoru sakonagoak daudela adierazten dutenak, itsas haizeen mende daude, etengabe ur tanta txikiak eta gatz partikulak ekartzen baitituzte.

Atlantikoko ibarreko landaredia

Hiru landare mota nagusi ikus daitezke:

  • Larratu gabeko segabelardi atlantiarrak: Giza ekintzak belarra lortzeko eta abereak elikatzeko sortuak dira.
  • Sasitzak: lurralde osoan zehar agertzen dira, gizakiaren ekintzak eraldatutako eremuetan.
  • Hostozabal erorkorren landaketak: gizakiak landatutako formazioak, fruta-espezieak izan ezik.